XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XX. GURE MENDEA
Historiaren ikertzaileak mendearen hasiera Europarako gerraren experientzi ankerraren eta behin hau amaituz gero sortutako zehaztatze dardaratsuen ondorenean jartzen dute.

Urte zoriontsu batzu sortu behar izan zen hainbesteko nahigabetatik zerbait atsedentzeko eta behin betiko oparia prestatzeko.

Bitartean gobernu diktatorialak sortzen dira, mogimendu artistiko iraultzaileak hasten dira, uzutasunez itertzen da....

Hurbilagoko mugetan, historia oraindik, nahastuagoa da: Espaiñiako erreinu zaharra nekaturik dago eta bakarrik sentitzen da.

Azken mendeak gerrateen eta ondamen lotsagarrien negargarrizko zerrenda bat izan da.

Herria hiltzen doa.

Oraindik badu sumindura Afrikako basamortuaren gainean gerra trakets batean odolik gabe gelditzeko eta guztia, Machadoren pake bolkanikoa heriotz burdinarekin samindu zuten bi Espaiñien arteko borroka ikaragarri batean amaituko da.

Oroipenetik goaz, oraindik ez bait dugu gogorik hainbeste zorigaitzari datak jartzeko.

Vitoria ere dolu berean bizi da.

Geldik, bere bizitzaren beste hainbestetan bezala.

Definizio burutsu bat bilatu nahirik, denborak orekatzen diren eta herri bizi bat bezala sendestera itzultzeko posibilitatea zabaldu arte.

Garaiari industrializatzea deitu zitzaion.

Eta gure XX. mendearen esperientzi berria da Vitoriai buruz.

BI ERAKUNDEEN ARDATZA
Udalaetxea fundatze-denboratako instituzio bezala jotzen da.

Nafarroako Santxok autonomi zerbaitekin hiria hornitu zuen, hiritar askeen artean botaketaz aukeratutako alkate baten eskuetan hiriaren zuzendaritza uztean... (Antxinean tradizioz egiten jarraitzen zen izendatzearen erak esames eta bitxikeriaren usain apur bat du).

Baina, azkenean Udalak, bere auteketarako, funtzionamendu, gorajotze, ordezkaritza eta botereentzako Estatutik etortzen ziren legeak betetzen zituen....

Udaletxearekin batera Foru Aldundia jaso zen: bertan, ia oroigarri bezala, antxinako foruen aztarnak gelditzen ziren.

Han Aldundian Arabaren arnasa berriz entzuten zen, Probintziako Jauregiaren fatxada sakratuan, itxaropen babestzailearen urtegi batean bezala arabar aireek jotzen zueneraino.

Batzuk uste zuten, berriz ere orduz kanpo, probintziako atezu jasangaitz zaharra berpiztu zitekeela, antxinako kofradiaren oroimenarekin, hiriaren aurka, ahanzpen txingarautsetan gogoratuz, lur-esparru militarraren antxinako aizeak....

Baina urteak beldurrak galduz joan dira.

Vitoria arabarra da eta bere hiriburutasuna beldurrik gabe onartzen da.

Antxinako Lautada aske eta etsaiean zehar zabaldu da....

Eta historia garaituen haserreak alde batera utzirik, esan dezakegu, guztizkotasun literariorik gabe, gasteiztarrak eta Arabako lurretako gainerako biztanleak arabar izatean elkartzen direla.

Erakunde biak Vitoria gainean daude bere hazkuntza zainduz.

Zeren eta herri honentzat, betiko ahalkean kuskurturik, behin betiko zabalkuntza-ordu handiak jo bait du.

UNE BATEAN MIRARIA EGIN ZEN.

Vitorian, funtsean, bi enpresa aipagarri ziren.

Batak nekazal makineria egiten zituen eta besteak berriz karten euriarekin mundua poetizatu zuen, giza-atsedenak betetzeko.

Neurri txikiagoko beste enpresa batzu ere baziren, giza-usain zerbaitekin eta antxinako gremioen itxura mitikoekin aidetuak.

Baina baziren izen batzu bereziki zaintsuak.

Vitoria berriz ere bere pribilegio egoera erakustea heldu zen, gasteiztar zenbait gauzen zehaztapen historikoa.

Ikusi zen berezko garapen leku bat zela Baskonia superindustrializatuan, itsasoa hurbil zegoelako, indar haundieneko industri guneak oso hurbil zeudelako, lur-hedadura zuelako... eta ondorioak airean sortu ziren, sarrastadaren eta arazoen ibai ankerraren antzera.

Heldu gara. Gora-beherak bere gizonekin hiriaren eta bere herriarekin gizonen lehen elkartzetik axatzaileak izan dira.

Ezin dugu abotsa solemnizatu; baina bai pausuaren luzera aldatu behar dugu.